miércoles, 3 de diciembre de 2008

diskapazitateen munduko eguna!

Gaur, abenduak 3 diskapazitateen munduko eguna dan baina zoritzarrez ez da jende asko enteratu. Ni adibidez nire izekoak (atzerapen menatala duena) ekintza bereziak burutuko dituelako ohartu naiz. Horregatik, hau hemen publikatzea erabaki dut. Izan ere, Espainiako 5 etxeetatik batean diskapazitateren bat duen pertsona bat bizi da, hau da, biztanleriaren %9a! Horregatik egun berezi hauen berri izan behar dugulakoan nago!

Horien artekoa da Roser Romero. Emakume hau diskapazitate fisiko eta organikoak dituzten pertsonen konfederazioko erakundeko idazkaria da. Honek badaramatza 35 urte bertan lan egiten eta oso pozik dago bera bezala gurpil-aulkia erabili beharra duten pertsonek bere zortea ez dutelako.

Izan ere, legeak dioenez, enpresa guztien langileriaren %2 diskapazitateren bat izan beharko luke. Hala ere, lege hori lantegien %64k ez dute hori betetzen!

ASKO GERATZEN DA EGITEKO!!!!

CERMIk Cermi.es sariak banatu zituen atzo

Atzoko egunkarian irakurri ahal izan dudanez pertsona diskapazitateen Espainiako errepresentatzaileek kontzeiluak (CERMI) atzo bere Cermi.es sarien banaketa egin zuen. Edizio hau zazpigarrena izan zen ondo ezta? jada 7 urtehori burutzen...eta espero askoz urte gehiagoz luzatzea...Aurtengoan honakoak izan ziren sarituak:

- "Servicio Canario de Empleo" eta "Dirección Territorial de Canarias de la Inspección de Trabajo y Seguridad Social": lanerako inklusioan!

- "Instituto de Biomecánica de Valencia": ikerketa sozialean eta zientifikoan

-"la cadena Confortel Hoteles": akzio sozial eta kulturalean.

- "La Federación Luna de Andalucía": emakume diskapazitatedunen aldeko akzio hoberenak...