miércoles, 3 de diciembre de 2008

diskapazitateen munduko eguna!

Gaur, abenduak 3 diskapazitateen munduko eguna dan baina zoritzarrez ez da jende asko enteratu. Ni adibidez nire izekoak (atzerapen menatala duena) ekintza bereziak burutuko dituelako ohartu naiz. Horregatik, hau hemen publikatzea erabaki dut. Izan ere, Espainiako 5 etxeetatik batean diskapazitateren bat duen pertsona bat bizi da, hau da, biztanleriaren %9a! Horregatik egun berezi hauen berri izan behar dugulakoan nago!

Horien artekoa da Roser Romero. Emakume hau diskapazitate fisiko eta organikoak dituzten pertsonen konfederazioko erakundeko idazkaria da. Honek badaramatza 35 urte bertan lan egiten eta oso pozik dago bera bezala gurpil-aulkia erabili beharra duten pertsonek bere zortea ez dutelako.

Izan ere, legeak dioenez, enpresa guztien langileriaren %2 diskapazitateren bat izan beharko luke. Hala ere, lege hori lantegien %64k ez dute hori betetzen!

ASKO GERATZEN DA EGITEKO!!!!

CERMIk Cermi.es sariak banatu zituen atzo

Atzoko egunkarian irakurri ahal izan dudanez pertsona diskapazitateen Espainiako errepresentatzaileek kontzeiluak (CERMI) atzo bere Cermi.es sarien banaketa egin zuen. Edizio hau zazpigarrena izan zen ondo ezta? jada 7 urtehori burutzen...eta espero askoz urte gehiagoz luzatzea...Aurtengoan honakoak izan ziren sarituak:

- "Servicio Canario de Empleo" eta "Dirección Territorial de Canarias de la Inspección de Trabajo y Seguridad Social": lanerako inklusioan!

- "Instituto de Biomecánica de Valencia": ikerketa sozialean eta zientifikoan

-"la cadena Confortel Hoteles": akzio sozial eta kulturalean.

- "La Federación Luna de Andalucía": emakume diskapazitatedunen aldeko akzio hoberenak...

lunes, 17 de noviembre de 2008

Musikaren garrantzi hezkuntza berezia behar dutenen umeentzat

LEHENENGO ZATIA

Hona hemen musikak hezkuntzan duen garrantzia azaltzen duten bi bideo oso interesgarri nire ustez!!!! ikusi ahal izango duzuenez honek asko motibatzen ditu pertsona hauek eta badirudi primeran pasatzen dutela musikarekin. Beraz, zergatik ez pertsona hauekin musikoterapia erabili? Amurrion badago ume berezi bat musikara doana bibolina oso gustuko duelako! Anima zaitezte!



BIGARRENGO ZATIA

lunes, 10 de noviembre de 2008

1970. urtean lege bat sortu zen "Hezkuntzaren Lege Orokorra" eta hau aurrera ateratzeko batzorde bat sortu zen. Honen arabera defeizientzia bat duena Hezkuntza sistema arruntean integratu behar da. Izan ere, hezkuntzaren helburu orokorra umeen ezagutza handitzea eta independentzia eta autosufizientzia izatera erakustea da eta hori ume hauetan lortzera ailegatu gaitezke.Zoritzarrez, oraindik badaude guraso asko bere umearen klasean defizientzdun bat izatea gustuko ez dutenak. Baina, kontuan izan behar dugu ez garela hain ezberdinak, bakoitzak bere behar konkretuak ditugula eta hezkuntzak horiei erantzuna ematen ahalegindu behar dela. Beharrak izatea komuna da ume guztiengan, baina bakoitzak behar espezifikoak ditu.Esan beharra dago ez dagoela erabateko hezkuntza arrunta behar duen umerik, guztiok nohizbait laguntza behar dugulako. Ondorioz, ezin dugu esan pertsona hau berezia da edota ez da, mailak daude baina ezin da ezarri haustura puntua.

Gaur egungo egoera



Integrazioari dagokionez, gaur egun ikasgeletan motibazio eta ahalmen guztiz ezberdineko pertsonak elkarturik daude, bertan etnia edo kultur ezberdinetako, ikasteko arazoak dituzten edota arazo emozionalak dituzten edota atzerapen mentala edota urritasunak dituzten ikasleak daude. Baina, hauentzat guztientzat curriculum bat ezartzen da. Hau ikaragarria ez duzu uste? Gainera, honek, bakoitzaren beharrak kontuan hartzen ditu diskriminazio iturri izan ez daitezen eta lortu beharreko helburuak lortzeko beharko duten laguntza ikusteko. Planteamendua aurrera egiteko behar duen laguntza mota eta gradoan oinarritzen da.




Ikasleak adinez egin beharreko mailaren eta benetan duen ezgutza mailaren artean desfase orokorra egon ezkero, irkasleek CNE (Curriculuma Norbanakoari Egokitzea) dokumentua burutu behar dute. Gogoratzen duzue? Hau lehenengo urtean eman genuen klasean! Bertan, kurrikulum arrunteko edo taldeko kurrikulum orokorreko helburu orokorretatik abiatuta beharrezko aldaketen berri ematen da. Beti ere, garrantzi txikieneko elementuetatik hasita edukien aldaketak arte, bai eta kurrikulum arrunteko helburuak aldatu arte ere. Beraz, honen helburua hainbat gaitasunetatik, interesetatik edota motibazioetatik eratorritako behar bereziak dituzten ikasleek planteaturiko hezkuntza behar garrantzitsuei erantzutea da. Baina, esan dezakegu integrazio hau eskoletan soilik lortu dela izan ere kanpoaldean, aisialdian, lan munduan…ez dago integrazio askorik.



eta beraiek zergatik ez? hona hemen bideo bat hezkuntza bereziko umeekin. Maiatzean hezkuntza bereziko umeen hilabetea denez, hainbat eginkizun prestatzen dituzte munduan zehar. Bideoan hainbat dantzaldi ikus ditzakezue, beitu ze ondo pasatzen duten...

Hezkuntza Lege Orokorra


Guztiok jakingo duzuenez, 1970. urtean lege bat sortu zen "Hezkuntzaren Lege Orokorra" eta hau aurrera ateratzeko batzorde bat sortu zen. Honen arabera behar espezikoak behar duen bat Hezkuntza sistema arruntean integratu behar da. Honek nire ustez aldaketa izugarria zuposatu zuen, hori dela eta hemen idaztea erabaki nuen! Izan ere, hezkuntzaren helburu orokorra umeen ezagutza handitzea eta independentzia eta autosufizientzia izatera erakustea da eta hori ume hauetan lortzera ailegatu gaitezke. Mesedez ez itzazue ume hauek bazterturik utzi lege hau atera bazen, ume guztiak aurrera egin dezaketelako izan zen, beraz ez utzi inor bazterturik.


Zoritzarrez, oraindik badaude guraso asko bere umearen klasean defizientzdun bat izatea gustuko ez dutenak. Baina, kontuan izan behar dugu ez garela hain ezberdinak, bakoitzak bere behar konkretuak ditugula eta hezkuntzak horiei erantzuna ematen ahalegindu behar dela. Beharrak izatea komuna da ume guztiengan, baina bakoitzak behar espezifikoak ditu.


Esan beharra dago ez dagoela erabateko hezkuntza arrunta behar duen umerik, guztiok nohizbait laguntza behar dugulako. Nire klasean adibidez oso azkarra zen ume bat zegoen, honek ez zuen inoiz laguntzarik behar. Baina, bere gurasoak banandu zirenean izugarrizko laguntza behar izan zuen aurrera ateratzeko. Beraz, guztiok laguntza behar dugu gure bizitzako momentu batean. Ondorioz, ezin dugu esan pertsona hau berezia da edota ez da, mailak daude baina ezin da ezarri haustura puntua.

Integrazio prozesuaren ondorio nagusiak!

Integrazioak berez, onura asko ekartzen ditu, baina oraindik guraso asko honen aurka daudenez, hemen honen hainbat onura idaztea erabaki dut! Baina ez pentsa hauek direla ondorio bakarrak, hauek baino askoz gehiago daude eta!

  • Irakasleen, gurasoen eta klasekideen espektatibak aldatzen dira, horrela umeen gaitasunen balorazio handiagoa dago eta ondorioz, baita bere posibilitateenak ere. Modu honetan, partizipazioa handitzen da eta bere natura aldatzen da. Diskapazitatea duten umeek arreta hau sumatzen dutenean eta aktibitateetan parte hartzen dutenean bere autoestimua hobetzen da.

  • Integrazioaren bitartez tolerantzia eta ezberdintasunei errespetua izatera hezten da. bizikidetasunaren bidez, bakoitzak diskapazitate bat duen pertsonaren irudi soziala aldatzen da. Honek, garrantzia handiko ondorio sozialak izan ditzake.

  • Integrazioak familian ondorio onak ditu. Onnis, down sindromea duten ikasleen integrazioaz hitz egiten duenean honakoa esaten du: gurasoek bere umeek ohiko eskoletan dute parte hartze aktiboa ikustean, espezialisten esku erantzukizunak uztea ez daukala sentsurik pentsatzen dute. Bere posibilitateengan konfiantza handiagoa dute eta aktiboagoak bihurtzen dira ingurugiro familiarrean, bere umeen kapazitateen garapenean.