Integrazioari dagokionez, gaur egun ikasgeletan motibazio eta ahalmen guztiz ezberdineko pertsonak elkarturik daude, bertan etnia edo kultur ezberdinetako, ikasteko arazoak dituzten edota arazo emozionalak dituzten edota atzerapen mentala edota urritasunak dituzten ikasleak daude. Baina, hauentzat guztientzat curriculum bat ezartzen da. Hau ikaragarria ez duzu uste? Gainera, honek, bakoitzaren beharrak kontuan hartzen ditu diskriminazio iturri izan ez daitezen eta lortu beharreko helburuak lortzeko beharko duten laguntza ikusteko. Planteamendua aurrera egiteko behar duen laguntza mota eta gradoan oinarritzen da.
Ikasleak adinez egin beharreko mailaren eta benetan duen ezgutza mailaren artean desfase orokorra egon ezkero, irkasleek CNE (Curriculuma Norbanakoari Egokitzea) dokumentua burutu behar dute. Gogoratzen duzue? Hau lehenengo urtean eman genuen klasean! Bertan, kurrikulum arrunteko edo taldeko kurrikulum orokorreko helburu orokorretatik abiatuta beharrezko aldaketen berri ematen da. Beti ere, garrantzi txikieneko elementuetatik hasita edukien aldaketak arte, bai eta kurrikulum arrunteko helburuak aldatu arte ere. Beraz, honen helburua hainbat gaitasunetatik, interesetatik edota motibazioetatik eratorritako behar bereziak dituzten ikasleek planteaturiko hezkuntza behar garrantzitsuei erantzutea da. Baina, esan dezakegu integrazio hau eskoletan soilik lortu dela izan ere kanpoaldean, aisialdian, lan munduan…ez dago integrazio askorik.
eta beraiek zergatik ez? hona hemen bideo bat hezkuntza bereziko umeekin. Maiatzean hezkuntza bereziko umeen hilabetea denez, hainbat eginkizun prestatzen dituzte munduan zehar. Bideoan hainbat dantzaldi ikus ditzakezue, beitu ze ondo pasatzen duten...
No hay comentarios:
Publicar un comentario