Integrazioak berez, onura asko ekartzen ditu, baina oraindik guraso asko honen aurka daudenez, hemen honen hainbat onura idaztea erabaki dut! Baina ez pentsa hauek direla ondorio bakarrak, hauek baino askoz gehiago daude eta!
- Irakasleen, gurasoen eta klasekideen espektatibak aldatzen dira, horrela umeen gaitasunen balorazio handiagoa dago eta ondorioz, baita bere posibilitateenak ere. Modu honetan, partizipazioa handitzen da eta bere natura aldatzen da. Diskapazitatea duten umeek arreta hau sumatzen dutenean eta aktibitateetan parte hartzen dutenean bere autoestimua hobetzen da.
Integrazioaren bitartez tolerantzia eta ezberdintasunei errespetua izatera hezten da. bizikidetasunaren bidez, bakoitzak diskapazitate bat duen pertsonaren irudi soziala aldatzen da. Honek, garrantzia handiko ondorio sozialak izan ditzake.
Integrazioak familian ondorio onak ditu. Onnis, down sindromea duten ikasleen integrazioaz hitz egiten duenean honakoa esaten du: gurasoek bere umeek ohiko eskoletan dute parte hartze aktiboa ikustean, espezialisten esku erantzukizunak uztea ez daukala sentsurik pentsatzen dute. Bere posibilitateengan konfiantza handiagoa dute eta aktiboagoak bihurtzen dira ingurugiro familiarrean, bere umeen kapazitateen garapenean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario