Guztiok jakingo duzuenez, 1970. urtean lege bat sortu zen "Hezkuntzaren Lege Orokorra" eta hau aurrera ateratzeko batzorde bat sortu zen. Honen arabera behar espezikoak behar duen bat Hezkuntza sistema arruntean integratu behar da. Honek nire ustez aldaketa izugarria zuposatu zuen, hori dela eta hemen idaztea erabaki nuen! Izan ere, hezkuntzaren helburu orokorra umeen ezagutza handitzea eta independentzia eta autosufizientzia izatera erakustea da eta hori ume hauetan lortzera ailegatu gaitezke. Mesedez ez itzazue ume hauek bazterturik utzi lege hau atera bazen, ume guztiak aurrera egin dezaketelako izan zen, beraz ez utzi inor bazterturik.
Zoritzarrez, oraindik badaude guraso asko bere umearen klasean defizientzdun bat izatea gustuko ez dutenak. Baina, kontuan izan behar dugu ez garela hain ezberdinak, bakoitzak bere behar konkretuak ditugula eta hezkuntzak horiei erantzuna ematen ahalegindu behar dela. Beharrak izatea komuna da ume guztiengan, baina bakoitzak behar espezifikoak ditu.
Esan beharra dago ez dagoela erabateko hezkuntza arrunta behar duen umerik, guztiok nohizbait laguntza behar dugulako. Nire klasean adibidez oso azkarra zen ume bat zegoen, honek ez zuen inoiz laguntzarik behar. Baina, bere gurasoak banandu zirenean izugarrizko laguntza behar izan zuen aurrera ateratzeko. Beraz, guztiok laguntza behar dugu gure bizitzako momentu batean. Ondorioz, ezin dugu esan pertsona hau berezia da edota ez da, mailak daude baina ezin da ezarri haustura puntua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario