Jada jakingo duzuenez, baina badaezpada nik hemen idazten dut, hezkuntza edota behar bereziak dituzten umeak (eskolatzeko aldi osoan edota epealdi batean zenbait lagungarri eta arreta berezi behar dituzten umeak) aparte izateak ez dauka ezer onik, ume guztiek eskolarizaziorako aukera dute. Horregatik, ume horiek guztiak eskola arruntetan integratu (hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonak gizartean integratu) behar direla pentsatzen dugu normalizaziora heltzeko. Seguruenik guztioi gertatu zaizuen bezala ez duzue nik bezala integrazioa eta normalkuntza ezberdintzen. Beraz hor doakizue azalpena:
Normalkuntza hitz horrek urritasuna duten pertsonen aukerak inolako urritasunik ez dutenen ahalik eta antzekoen bihurtzea eta urritasuna duten pertsonek, eskubide eta obligazioak dituen hiritar bezala gizarteko zerbitzu zein ondareak erabiltzeko ahalmena izatea esan nahi du. Ondorioz, honakoa esan dezakegu: normalizazioa lortu nahi duguneko helburua da, hau lortzeko metodo ezberdinak ditugu eta horietako bat integrazioa da; beraz normalizazioa helburua da eta integrazioa hori lortzeko bidea. Espero dut azalpen horrekin ulertu izana nik azaldu nahi nuena!
No hay comentarios:
Publicar un comentario