Gaur, abenduak 3 diskapazitateen munduko eguna dan baina zoritzarrez ez da jende asko enteratu. Ni adibidez nire izekoak (atzerapen menatala duena) ekintza bereziak burutuko dituelako ohartu naiz. Horregatik, hau hemen publikatzea erabaki dut. Izan ere, Espainiako 5 etxeetatik batean diskapazitateren bat duen pertsona bat bizi da, hau da, biztanleriaren %9a! Horregatik egun berezi hauen berri izan behar dugulakoan nago!
Horien artekoa da Roser Romero. Emakume hau diskapazitate fisiko eta organikoak dituzten pertsonen konfederazioko erakundeko idazkaria da. Honek badaramatza 35 urte bertan lan egiten eta oso pozik dago bera bezala gurpil-aulkia erabili beharra duten pertsonek bere zortea ez dutelako.
Izan ere, legeak dioenez, enpresa guztien langileriaren %2 diskapazitateren bat izan beharko luke. Hala ere, lege hori lantegien %64k ez dute hori betetzen!
Atzoko egunkarian irakurri ahal izan dudanez pertsona diskapazitateen Espainiako errepresentatzaileek kontzeiluak (CERMI) atzo bere Cermi.es sarien banaketa egin zuen. Edizio hau zazpigarrena izan zen ondo ezta? jada 7 urtehori burutzen...eta espero askoz urte gehiagoz luzatzea...Aurtengoan honakoak izan ziren sarituak:
- "Servicio Canario de Empleo" eta "Dirección Territorial de Canarias de la Inspección de Trabajo y Seguridad Social": lanerako inklusioan!
Hona hemen musikak hezkuntzan duen garrantzia azaltzen duten bi bideo oso interesgarri nire ustez!!!! ikusi ahal izango duzuenez honek asko motibatzen ditu pertsona hauek eta badirudi primeran pasatzen dutela musikarekin. Beraz, zergatik ez pertsona hauekin musikoterapia erabili? Amurrion badago ume berezi bat musikara doana bibolina oso gustuko duelako! Anima zaitezte!
BIGARRENGO ZATIA
lunes, 10 de noviembre de 2008
1970. urtean lege bat sortu zen "Hezkuntzaren Lege Orokorra" eta hau aurrera ateratzeko batzorde bat sortu zen. Honen arabera defeizientzia bat duena Hezkuntza sistema arruntean integratu behar da. Izan ere, hezkuntzaren helburu orokorra umeen ezagutza handitzea eta independentzia eta autosufizientzia izatera erakustea da eta hori ume hauetan lortzera ailegatu gaitezke.Zoritzarrez, oraindik badaude guraso asko bere umearen klasean defizientzdun bat izatea gustuko ez dutenak. Baina, kontuan izan behar dugu ez garela hain ezberdinak, bakoitzak bere behar konkretuak ditugula eta hezkuntzak horiei erantzuna ematen ahalegindu behar dela. Beharrak izatea komuna da ume guztiengan, baina bakoitzak behar espezifikoak ditu.Esan beharra dago ez dagoela erabateko hezkuntza arrunta behar duen umerik, guztiok nohizbait laguntza behar dugulako. Ondorioz, ezin dugu esan pertsona hau berezia da edota ez da, mailak daude baina ezin da ezarri haustura puntua.
Integrazioari dagokionez, gaur egun ikasgeletan motibazio eta ahalmen guztiz ezberdineko pertsonak elkarturik daude, bertan etnia edo kultur ezberdinetako, ikasteko arazoak dituzten edota arazo emozionalak dituzten edota atzerapen mentala edota urritasunak dituzten ikasleak daude. Baina, hauentzat guztientzat curriculum bat ezartzen da. Hau ikaragarria ez duzu uste? Gainera, honek, bakoitzaren beharrak kontuan hartzen ditu diskriminazio iturri izan ez daitezen eta lortu beharreko helburuak lortzeko beharko duten laguntza ikusteko. Planteamendua aurrera egiteko behar duen laguntza mota eta gradoan oinarritzen da.
Ikasleak adinez egin beharreko mailaren eta benetan duen ezgutza mailaren artean desfase orokorra egon ezkero, irkasleek CNE(Curriculuma Norbanakoari Egokitzea) dokumentua burutu behar dute. Gogoratzen duzue? Hau lehenengo urtean eman genuen klasean! Bertan, kurrikulum arrunteko edo taldeko kurrikulum orokorreko helburu orokorretatik abiatuta beharrezko aldaketen berri ematen da. Beti ere, garrantzi txikieneko elementuetatik hasita edukien aldaketak arte, bai eta kurrikulum arrunteko helburuak aldatu arte ere. Beraz, honen helburua hainbat gaitasunetatik, interesetatik edota motibazioetatik eratorritako behar bereziak dituzten ikasleek planteaturiko hezkuntza behar garrantzitsuei erantzutea da. Baina, esan dezakegu integrazio hau eskoletan soilik lortu dela izan ere kanpoaldean, aisialdian, lan munduan…ez dago integrazio askorik.
eta beraiek zergatik ez? hona hemen bideo bat hezkuntza bereziko umeekin. Maiatzean hezkuntza bereziko umeen hilabetea denez, hainbat eginkizun prestatzen dituzte munduan zehar. Bideoan hainbat dantzaldi ikus ditzakezue, beitu ze ondo pasatzen duten...
Guztiok jakingo duzuenez, 1970. urtean lege bat sortu zen "Hezkuntzaren Lege Orokorra" eta hau aurrera ateratzeko batzorde bat sortu zen. Honen arabera behar espezikoak behar duen bat Hezkuntza sistema arruntean integratu behar da. Honek nire ustez aldaketa izugarria zuposatu zuen, hori dela eta hemen idaztea erabaki nuen! Izan ere, hezkuntzaren helburu orokorra umeen ezagutza handitzea eta independentzia eta autosufizientzia izatera erakustea da eta hori ume hauetan lortzera ailegatu gaitezke. Mesedez ez itzazue ume hauek bazterturik utzi lege hau atera bazen, ume guztiak aurrera egin dezaketelako izan zen, beraz ez utzi inor bazterturik.
Zoritzarrez, oraindik badaude guraso asko bere umearen klasean defizientzdun bat izatea gustuko ez dutenak. Baina, kontuan izan behar dugu ez garela hain ezberdinak, bakoitzak bere behar konkretuak ditugula eta hezkuntzak horiei erantzuna ematen ahalegindu behar dela. Beharrak izatea komuna da ume guztiengan, baina bakoitzak behar espezifikoak ditu.
Esan beharra dago ez dagoela erabateko hezkuntza arrunta behar duen umerik, guztiok nohizbait laguntza behar dugulako. Nire klasean adibidez oso azkarra zen ume bat zegoen, honek ez zuen inoiz laguntzarik behar. Baina, bere gurasoak banandu zirenean izugarrizko laguntza behar izan zuen aurrera ateratzeko. Beraz, guztiok laguntza behar dugu gure bizitzako momentu batean. Ondorioz, ezin dugu esan pertsona hau berezia da edota ez da, mailak daude baina ezin da ezarri haustura puntua.
Integrazioak berez, onura asko ekartzen ditu, baina oraindik guraso asko honen aurka daudenez, hemen honen hainbat onura idaztea erabaki dut! Baina ez pentsa hauek direla ondorio bakarrak, hauek baino askoz gehiago daude eta!
Irakasleen, gurasoen eta klasekideen espektatibak aldatzen dira, horrela umeen gaitasunen balorazio handiagoa dago eta ondorioz, baita bere posibilitateenak ere. Modu honetan, partizipazioa handitzen da eta bere natura aldatzen da. Diskapazitatea duten umeek arreta hau sumatzen dutenean eta aktibitateetan parte hartzen dutenean bere autoestimua hobetzen da.
Integrazioaren bitartez tolerantzia eta ezberdintasunei errespetua izatera hezten da. bizikidetasunaren bidez, bakoitzak diskapazitate bat duen pertsonaren irudi soziala aldatzen da. Honek, garrantzia handiko ondorio sozialak izan ditzake.
Integrazioak familian ondorio onak ditu. Onnis, down sindromea duten ikasleen integrazioaz hitz egiten duenean honakoa esaten du: gurasoek bere umeek ohiko eskoletan dute parte hartze aktiboa ikustean, espezialisten esku erantzukizunak uztea ez daukala sentsurik pentsatzen dute. Bere posibilitateengan konfiantza handiagoa dute eta aktiboagoak bihurtzen dira ingurugiro familiarrean, bere umeen kapazitateen garapenean.
Jada jakingo duzuenez, baina badaezpada nik hemen idazten dut, hezkuntza edota behar bereziak dituzten umeak (eskolatzeko aldi osoan edota epealdi batean zenbait lagungarri eta arreta berezi behar dituzten umeak) aparte izateak ez dauka ezer onik, ume guztiek eskolarizaziorako aukera dute. Horregatik, ume horiek guztiak eskola arruntetan integratu (hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonak gizartean integratu) behar direla pentsatzen dugu normalizaziora heltzeko. Seguruenik guztioi gertatu zaizuen bezala ez duzue nik bezala integrazioa eta normalkuntza ezberdintzen. Beraz hor doakizue azalpena:
Normalkuntza hitz horrek urritasuna duten pertsonen aukerak inolako urritasunik ez dutenen ahalik eta antzekoen bihurtzea eta urritasuna duten pertsonek, eskubide eta obligazioak dituen hiritar bezala gizarteko zerbitzu zein ondareak erabiltzeko ahalmena izatea esan nahi du. Ondorioz, honakoa esan dezakegu: normalizazioa lortu nahi duguneko helburua da, hau lortzeko metodo ezberdinak ditugu eta horietako bat integrazioa da; beraz normalizazioa helburua da eta integrazioa hori lortzeko bidea. Espero dut azalpen horrekin ulertu izana nik azaldu nahi nuena!
Mende hau berezia izan zen, honetan ume hauei atentzio espezializatua ematen hasi zitzaien eta hauek tratatzeko elkarte zein eskola bereziak sortu ziren. Hala ere, oraindik baztertuak izaten ziren, jokabide antisoziala zegoen, hori dela eta tratu txarrak jasotzen zituzten eskola. Gainera, beraientzat sorturiko makroestruktura heterogeneoak (bertan gorrak, atzerapen mentala zutenak...elkarturik zeuden), leku baztertuetan zeuden eta bertan sartuz gero ezin zinen atera. Garai haietan innatismoan sinezten zuten, hau da umeen defizitaren kausa organikoa (genetikoa) eta iraunkorra zela! Beraz, ikus dezakezuenez,hauek oraindik gaizki tratatzen zituzten. Zuek pentsa zer aurrerapen izan zezaketen jende piloa, baina zaintzaile gutxi batzuk zeuden makroestruktura batean! Bertan guztiak nahasturik zeudelarik zer aurreratu zezakeen itxu batek atzerapen mentala zuen pertsona batekin! XIX. mende horretan eugenesia ere nabarmendu dezakegu. Kontzeptu horrek zera esan nahi du: giza espeziea hobetzeko nahia zegoela eta horregatik ahulak (defizita zuten pertsonak) baztertzen zituzten eta ezaugarri hoberenak zituztenak errefortzatu egiten zituzten. Hau guztiz loturik dago Darwinek proposatzen zuenarekin: conservar a los miembros débiles de la sociedad tiene que ser algo altamente dañino para la raza humana. Nola pentsa zezaketen hura?? bastertu behar zituzten debilak indartsuenak geratzeko! Baina orduan non uzten zuten haustura puntua? Nork erabakitzen zuen nor baztertu eta nor ez? Batek daki!
Zorionez, garai hauetan tratu hobeagoa ematen hasi zitzaien. jada ez zituzten hiltzen, ezta abandonatzen ere, baina prozesua oso motela izan zen! garai honetan hainbat pertsona aipatzeke ezin utz ditzakegu hona hemen horietako batzuk:
1. Gorrekin lan egiten:
Ponce de Leon: honek lehenengo aldiz erlazionatu zituen entzumen eza eta hitz egiteko gaitasun eza, hau da, gormutuak izenenz ezagutzen ditugunak!
Pinel: psikiatriaren sortzailea dugu. honek gaixotasun mentalen kalifikazioa egin zuen
Itard: pedagogoa izan zen. Honek ume basati bat hezitzen ahalegindu zen lehena izan zen eta bere esperientzia guztiak "The Wil Child" liburuan idatzi zituen. Zoritzarrez, esan behar dizuet honek ez zuela umea hitz egitea lortu!
Esquirol: Honek atzerapen eta gaixotasun mentalen arteko ezberdintasuna ezarri zuen eta banaketa hau gaur egun oraindik onartua dago!
Mende honekin hastea erabaki dut urte haietan ume berezi hauekin zer egiten zuten ikus dezazuen. Izan ere, gaur egun ezinezkoa iruditzen zaigu!
Garai haietan defizientziak zituzten umeen inguruan ez zeukaten inolako informaziorik; ez zekiten zergatik pertsona batzuek atzerapen mentala zeukaten, ez zergatik batzuk gorrak ziren, ez zergatik batzuek ezin zuten hitz egin... Hori dela eta hauek benetako pertsonak ez zirela pentsatzen zuten eta toki askotan hil egiten zituzten (Erroman errekara bota, Espartan menditik bera bota...). Denbora pasa ahala bere barnean deabrua zegoela pentsatzen hasi ziren, hau da, gizaki demonikoak zirela, eta horregatik toki askotan abandonatzen zituzten! honen adibide gisa Martin Luterodugu zeinak bere testuetako batean honakoa idatzi zuen haien inguruan: no son más que caren, massa carnis, sin alma. Pues el Diablo tiene el poder de corromper a las gentes dotadas de razón y de alma cuando las posee. El diablo habita en esos seres en el lugar de su alma!
Azkenean, denbora luzez ikertu ostean gutxi gora behera hau nola funtzionatzen duela ikasi dudalakoan nago! eta beraz bertan idazten hasiko naiz. Nire blog honetan, heziketa bereziak izandako eboluzioaz informazio gehiago ematen ahaleginduko naiz, honek sekulako aldaketak izan dituelako eta horien kontziente ez garelakoan nagoelako. Gainera, nire izekoak atzerapen mentala dauka eta beraz gai hau burutzeko gogo handiagoak ditut! gogoratu, nik aipaturiko heziketa berezia hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen ahalmenak garatzeko eta sustatzeko asmoz indarrean jartzen dugun irakas-ikaskuntzako prozesua dela!